Tituluak aitormena du
 

Tituluak aitormena du. Gaurko gizarteak ikasleei jartzen dizkien eskakizunak kontuan harturik, hainbat gorabehera bada (lan-merkatura sartzea, bekak eskuratzea, ikasketak atzerrian...) hizkuntza ongi ezagutze hutsa nahikoa ez izatea dakarrena, aldiz, titulu ofizial bat eskuratu behar da, iritsitako ezagutza-maila frogatzen duena.

Eskaera honi erantzuteko, P&S-ek bide ematen die ikasleei ondoko erakundeetako batek ematen duten titulua lortu ahal izateko: The University of Cambridge eta The Trinity College London. Izen handiko erakundeok ematen dituzten ziurtagiriek mundu zabalean aitormena jasotzen dute eta aukera ematen dute Estatu Batuetako eta Britainia Handiko hainbat unibertsi-tateetan zuzeneko sarbidea izateko.

The British Council-ek bultzatzen duen ingeles azterketen epaimahaien elkarte britainiarreko kide da The Trinity College London, eta gaur egun ingelesezko ahozko azterketen eremuan aitormen jasoena duena da, ematen duen tituluak ikaslearen adierazpen eta ulermen mailak frogatzen baititu. Bere ikasketa-planak 12 maila ditu, lau etapatan banatuak. Institutuko azter-tzaileak Britainia Handik etortzen dira ikastegira 7 urtetik gorako gure ikasleek hartu dituzten ezagutzak ebaluatzeko, eta ikasturte bakoitzaren bukaeran ikasturtean egindako mailaren diploma eskura dezake beraz ikasleak.

Ingelesaren irakaskuntzan tradiziorik luzeena duen instituzioa da The University of Cambridge, eta berak ematen duen titulua mundu zabaleko hainbat erakunde eta instituziok eskatzen dute bertan sartu ahal izateko, ingelesezko prestakuntzaren froga gisa. Izen handiko unibertsitate britainiar honek hizkuntzaren ezagutzan 8 maila zehazten ditu (Starters, Movers, Flyers, KET, PET, First Certificate, Advanced, Proficiency) eta maila horietan ikasleak dituen idazmenerako eta ulerme-nerako gaitasunak xehe-xehe neurtzen dira.

P&S-ek proba hauetara aurkezteko aukera ematen die bere ikasle guztiei, horietako bakoitzean berariazko prestakuntza jasoko dutela bermatuz.

link:design - Graphic Design for Web-New Media  

© Eurosíntesis