Jolasa ikaskuntzaren oinarri
 

Metodologia: jolasa ikaskuntzaren oinarri.Haurrentzat, bizitzako gauza beharra da jolasa, eta horregatik da oinarrizko ardatza P&S-ren metodologian. Egiten ditugun jarduerak adin bakoitzerako bereziak dira eta ikasle bakoitzaren garapenarekin bateragarriak beti. Gelan egiten diren ariketak interesgarriak eta jostagarriak dira, arreta handiz aukeratzen dira hizkuntza ikasteko ematen dituzten ahalbideen arabera eta aldizkatuak dira haurrak lehendik duen ezagutzatik abiatu eta haur bakoitzaren ikaste-atalaseari egokitu dakizkion.

Ildo horretan, geuk sortu dugu P&S-en aplikatzen dugun metodoa, eta metodo honetan konbinatzen dira hizkuntz aniztasunaren kontuetan aurreratuenak diren herrialdetan erabiltzen diren hiru prozeduretako alderdiak; hala nola The Natural Approach; The Communicative Method; Total Physical Response.

The Natural Approach prozedurak hizkuntzaren sustrai gisa hiztegiaren garrantzia azpimarratzen du. Hortik abiaturik, bereizkuntza egiten du hizkuntza hartzearen (berezko prozesu subkontzientea) eta hizkuntza ikastearen (prozesu kontzientea) artean, eta prozedura honen arabera, hizkuntza ikasteak ez dakar inoiz hizkuntza hartzea, eta hizkuntza hartze hori gertatzeko, ikasle bakoitzarentzat esanahi erreala duen komunikaziorako ekintzen bidez baino ez dago.

The Communicative Method izenekoak, berriz, elkarreragina du lehentasun, eta horretarako, informazioa elkartrukatze-, negoziazio- edo eztabaida-prozesuak proposatzen ditu. Ikasleak uneoro jardun behar du ikasketa-sistema honetan.

Total Physical Response izenekoaren oinarria da adierazmenaren aurreko pausoa behar duela ulermenak. Horretarako, esaldien erabileran oinarritzen den ikasketa-sistema bat garatzen du, baina beti esanahiari lehentasuna ematen dio formaren aldean.

Pedagogoek eta ingelesaren irakaskuntzako espezialistek osaturik dagoen izen handiko talde batek landu ditu P&S-en erabiltzen ditugun ikasketa-planak. Horietan, hiru sistemen konbinaketan oinarriturik eta adin eta ikasketa-maila bakoitzak dituen beharrak aintzat harturik, ikasleek ongi pasatzen dutela, hizkuntzaren ezagutza zabaltzen dihardute.

link:design - Graphic Design for Web-New Media  

© Eurosíntesis