|
Egungo gizartean, norberarenak ez diren hizkuntzak menperatzea, bizilagunen alor gehienen beharra eta helburua izatera bihurtu da, nazioarteko komunidadean gehiago integratzea posible egiten duelako, non, teknologi eta komunikazio garapenaren garrantziari esker, hizkuntz ezberdinen erabilpena ezinbestekotzat ematen da giza zein profesional erlazioen ikusmiratik.
Eskaera honi erantzun nahian, hezkuntz sistemak ingelesaren heziketa kontenplatzen du lehen eta bigarren hezkuntzaren barne. Gaur egun, bestalde, hezkuntz arautuak ahozko hizkuntza menperatzeko aukerarik ez dio ematen ikasleari eta behar horri aurre egiteko eskola-kanpoko klaseetara joatea gero eta gehiago ematen ari da. Klase hauek, eskola beharrean gainerako esfuertzua suposatzen du, eta kasu askotan bertan behera uzten dira gehiegizko lana edo aspergura direla medio. Gainera, eskola ordutegiarekin bat ez etortzean ikaslegoak “denbora galduak” jasan behar izaten ditu, joan-etorri jarraituek eragindako trabak jasatzeaz gain.
Play&Sayren xedea da, zentzu honetan, familien beharrei erantzuna ematea, hezkuntza akademikoaz gain umeek era dibertigarrian, ekintzen bidez, ahozko ingelesa erabiliz, komunikatzeko gaitasuna lortzea, guzti hau bere eskolako ohizko lanak haunditu gabe.
Horretarako, “hizketan, hitz eginez ikasten da” ideia oinarritaz hartzen dugu eta hizkuntz-aniztasun arloan lehenak diren herrietan erabiltzen den metodo baieztatua eta atzerriko hizkuntzen espezialista ospetsuenek ziurtatua garatzen dugu.
Aurreko orriak gure proposamenen ikuspegi orokorra eskeintzen dute. Hauetara hurbiltzen zaren heinean, gure ustetan oso interesgarria izango zaizun proiektuaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzu.
|