 |
|
Play&Say-rekin jolasean ingelesa ikasteak dituen abantailak.
Ikasleentzat:
- Hizkuntz arrotzen irakaskuntzan presti-giorik handiena duten espezialistek bermatzen duten metodoaren bitartez ikasiko du ingelesa.
- Ongi pasatuko du jolas berrietan ari dela.
- Bere prestakuntza akademikoa osatzen du ingelesaren ahozko ikaskuntzaren bidez, baina obligazio berririk gabe, etxeko lan gehiago ez baitzaio ematen.
- Jolasten eman duen denboraldi baten ondoren joaten da etxera; beraz, jarduera akademikoak sortuak dituen tentsioak era ohargarrian gutxitu dira.
- Denbora-galtzeak saihesten ditu, ikaste-txeko ordutegiarekin ongi uztarturik dagoen jarduera delako.
- Jolasa eta irudimena bere baitan biltzen dituen tokitzat dauka ikastegia, eta horrek bere motibazioa areagotzen du gainerako ikasgaietan.
- Bere ingurukoekin elkar eragiteko gaita-suna hobetzen du, eguneko jardunean dituen lagunekin aritzen baita jolas-ekintzetan.
- Mundu zabalean aitormena duen titulu bat eskuratzeko prestakuntza jasotzen du, hizkuntza duen ezagutza frogatzen duen eta Estatu Batuetako eta Britainia Handiko zenbait unibertsitateetarako zuzeneko sarbidea ematen duen titulu bat hain zuzen ere.
Familientzat:
- Eska daitekeen kalifikaziorik handiena duen irakasle-talde baten bermea dute.
- Ikastetxeko ordutegiarekin ezin hobeto sinkronizatuak dauden eskolaz kanpoko ekintzak badituzte.
- Ikastegi batetik bestera joan-etorriak egitea saihesten dute.
- Bere seme edo alabaren ikaste-proze-suaren informazio zehatza dute.
- Talde berean maila desberdinak dituzten ikasleak egoteak sortzen dituen arazoak saihesten dituzte.
- Merkatuko prezioa baino merkeago ateratzen zaie.
Ikastetxearentzat:
- Ikasleen prestakuntza integrala bultzatzen du, eskolako prestakuntza ahozko ingelesaren irakaskuntzarekin osatuz.
- Hezkuntza erreferentearen papera indartzen du bere ingurune sozialean.
- Ikastetxeko ordutegiaz kanpoko denboran erabiltzen ditu instalazioak.
- Kalitatezko irakaskuntzaren irudia areagotzen du, ingelesa eskolaz kanpora irakasteko behar den bezala prestaturik dagoen irakasle-talde bat duelako.
|
 |